Eguberrietako saskia

Orain dela 2 hilabete, COVID-19ko krisiaren ondorioz, Angiluerreka Elkarteko ateak ixtera behartuak izan ginen. Bizi dugun egoera zail honi aurre egiteko, aurtengo eguberrietako saskiaren zozketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Horretarako, boletoak salduko ditugu, 0,50€-tan bakoitzak eta abenduak 24ean boletoen zozketa egingo dugu. Boleto hauek honako saltegietan aurkituko dituzue:

  • Reparazea
  • Miguéliz harategia
  • Latasa harategia
  • La panadería

Besterik, norbait bolondres bezala boletoak saltzen animatzen bada, gurekin kontaktuan jarri, eta seguru, laster ikusiko dugula elkar. Mila esker.