XIX. mendek emakumeari buruzko hitzaldia

Covid-19 pandemiak sortutako osasun krisialdia dela eta, hainbat hilabetez ez da kultur jarduerarik izan espazio itxietan. Aitor Iribarren Gonzálezek Aurelio León aretoan emandako hitzaldia izan zen epealdi horri bukaera eman zion lehenengo aktibitatea. Segurtasun eta higiene protokolo zorrotzari eutsiz, jende ugari hurbildu zen agoizkoaren azalpenak entzutera, XIX. mendeko emakumea ardatz hartuta. Hitzaldian, XIX. mendeko emakumeen diskurtsoen eraketan parte hartu zuten faktore soziohistorikoak aztertu ziren: etxeko diskurtsoa (kontserbadorea, katolikoa, «etxeko aingeruaren» idealaren defendatzailea) eta diskurtso iraultzaileena (emakumeen emantzipazioa, ahalduntzea). Horretarako, Aitorren hitzetan, «Ikuspegi historiko eta sozial bat hartu da, mendean zehar genero diskurtso ezberdinak nola eraiki diren ulertzea ahalbidetzen duena. XIX. mendeko emakumeei buruz idatzi denaren panoramika zabalagoa erakutsi nahi da, ez bakarrik idazketa nabarmen kritiko/feministara mugatzen den panoramika».

Komunikabidea: agoitz.eus