Inauteri jendetsuak

Aurten ere, kale madarikatua ireki zen berriro, eta hortik kaskabobo eta maskarita pila bat atera zen jendea ikaratu eta jotzeko. Bere atzetik iohaldunak, txistulariak, erraldoiak, gaitariak, trikitixalariak zihoazen, eta noski, Ziriko eta Kapusai zeuden, horko kaleko protagonistak.

Eta kale hori, gure kale misteriotsu maitea, irekia egon zen astearte arte. Beraz, inauteriak irauten ziren bitartean, kale hortik agoizkoak pasatu ahal ziren, behin eta berriz.

Asteartean, Ziriko eta Kapusai, borrokatu eta gero, erre zituzten, eta hori ospatzeko, suaren inguruan, kaskabobo eta maskaritek dantzatu zituzten herriko dantzak. Bitartean, Angiluerrekan jendeak dastatzen zuen txistorra-tortilla.

Eta orain, etxarte hori itxita egongo da berriro, hurrengo urtean arte.