Humphrey Bogart eta Lauren Bacall gure zuhaitz genealogikoan

Gure zuhaitz genealogikoa osatzen jarraitzen dugu eta Humphrey Bogart eta Lauren Bacall dauzkagu gure artean.

Humphrey DeForest Bogart (New York, 1899ko abenduaren 25 – Los Angeles, Kalifornia, 1957ko urtarrilaren 14) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. 1999an, American Film Institute delakoak Bogart gizonezko zinema-izarrik handiena izendatu zuen.

75 filmetan agertuta, mundu osoan zehar ospea eman zion pertsonaiak ezaugarri berak zituen: azkarra eta gogorra, baina batez ere, inguru ustel batean bere moral pertsonalari eusteagatik ezaguna. Nahiz eta hasiera Broadwayn eta 1920ko eta 1930eko hamarkadetako filmetan aktore ona baina B mailakoa izan, Bogarten hurrengo lorpenek zinemako mitoa bihurtu zuten.

Betty Joan Perske (Bronx, New York, 1924ko irailaren 16a – New York, 2014ko abuztuaren 12a[1]), askoz ere ezagunagoa Lauren Bacall ezizenez, estatubatuar modelo eta zinema zein antzerkiko aktorea izan zen. 1945-1957 bitartean Humphrey Bogart aktore ospetsuaren bikotekidea izan zen.

Bere antzezlan ezagunenen artean honako hauek daude: To Have and Have Not (1944), The Big Sleep (1946), Dark Passage (1947), Key Largo (1948), How to Marry a Millionaire (1953), Designing Woman (1957), Murder on the Orient Express (1974) eta Dogville (2003).

1992ko Donostiako Zinemaldian Donostia Saria eta 2009an Ohorezko Oscar Saria jaso zituen.

Komunikazioa: eu.wikipedia.org

OTROS PERSONAJES ILUSTRES:

Che Guevara

Che Guevara

Julian Gaiarre

Julian Gaiarre

Marqués de Guirior

Marqués de Guirior

Miguel José Azantza

Miguel José Azantza

Fortunato Agirre

Fortunato Agirre

Regente Magdalena

Regente Magdalena

Maravillas Lamberto

Maravillas Lamberto

Francisco Franco

Francisco Franco

Conde de Lerín

Conde de Lerín

Pedro de Navarra

Pedro de Navarra

Joaquín Zabalza

Joaquín Zabalza

Francisco Yndurain

Francisco Yndurain

Domingo Elizondo

Domingo Elizondo

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.