Agoizko dantzariek eta txistulariek txupinazoa jaurtiko zuten

Agoizko Dantzariak eta Txistulariak aukeratu dira datorren abuztuaren 12an Agoizko jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtikitzeko.

Aukeraketa Kulturgunea foroak proposatu eta Agoizko Udalak antolatutako partaidetza prozesuaren bidez egin da. Bertan herriko 110 bizilagunek parte hartu dute.

Bi izan dira herritarrek aukeratzeko izan dituzten kandidaturak: Agoizko Dantzariak eta Txistulariak, Agoizko kulturaren alde egindako ibilbide luze eta ekarpen garrantzitsuagatik eta San Migel IP eta DBHI (oraingo eraikina 40 urte egiten ditu), Agoitzen, hezkuntza arloan, egindako lanagatik. Hautagaiek 65 eta 45 boto lotu dituzte hurrenez hurren.

Komunikabidea: facebook.com/ayuntamientoaoiz

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.