Agoizko Konpartsa herrietako kaleetara bueltatu da

Behin negua bukatuta, Agoizko Konpartsa herrietako kaleetara bueltatu da, eta ongi hasteko, bi irteera izan ditu asteburu luze honetan.

Igandean Baigorrin izan zen Nafarroaren Egunean, Kilimon eta Baigorriko konpartsekin batera. Egun euritsua tokatu zitzaien, eta ekitaldia bukatzerakoan erraldoiak bajera batetara eraman behar izan zituzten.

Eta astelehenean, urtero bezala, Txantreara gerturatu ziren. Bergarako Erraldoi Taldea, Ordizia, Mendillorri eta Txantreako konpartsekin batera kaleak bete zituzten.

Argazki gehiago: facebook

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.