Kontuak argi eta garbi

Urtero egiten duen moduan, Agoizko Udalak aurreko urteetako kontuak eta 2017ko aurrekontuak aurkeztu zizkien herrikoei. 50 bat lagun hurbildu ziren Kultur Etxera. Bilera desberdin planteatu nahi izan zuten, eta aurreko urteak baino dinamikoagoa izateko prestatu zuten. Biltzarraren “gidariek”, Unai Lako alkateak eta Carmen Cosín ogasun zinegotziak, xehe-xehe azaldu zituzten 2016ko zenbakiak eta 2017rako dauden aurreikuspenak. Gainerako zinegotziek beren arloetako gaiei buruzko zehaztasunak eman zituzten. Horrela jakin ahal izan genuen udalaren gestioa zertan den. Gardentasuna eta kontuak argi eta garbi.

Komunikabidea: facebook

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.