Angelina Jolie, Brad Pitt eta Jennifer Aniston gure zuhaitz genealogikoan

aniston-jolie-pittAngelina Jolie, Brad Pitt eta Jennifer Aniston sartu ditugu gure zuhaitz genealogikoan, beraz, hirurak gure lehengusu-lehengusinak dira.

ANGELINA JOLIE

Angelina Jolie (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko ekainaren 4a) aktore estatubatuarra eta Nazio Batuen Erakundeko Iheslarien Goi Komisionatuaren borondate oneko enbaxadorea da.

Hiru Urrezko Globo, bi Aktoreen Sindikatuaren Sari eta Oscar Sari bat irabazi ditu.

1996 eta 1999 bitartean Jonny Lee Millerrekin ezkonduta eta 2000 eta 2003 bitartean Billy Bob Thorntonekin ezkonduta egon zen. 2005etik Brad Pitt aktorearekin ezkonduta dago.

JENNIFER ANISTON

Jennifer Joanna Aniston (Sherman Oaks, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1969ko otsailaren 11) aktore estatubatuarra da. Friends telesailean Rachel Greenen papera antzezteagatik egin zen ezaguna.

2000tik 2005era Brad Pitt aktorearekin egon zen ezkonduta.

BRAD PITT

Gaur egun eta 2005. urtetik aurrera Angelina Jolie aktoresarekin ezkonduta bizi da. Aurretik Jennifer Aniston aktoresarekin (2000-2005) ere ezkonduta egon zelarik. Ezagutzen zaizkion aurreko beste bikotekide batzuk Gwyneth Paltrow eta Juliette Lewis aktoresak izan dira.

Bere benetako izena Willian Bradley Pitt da, baina jende gehienak Brad Pitt deitzen du. Brad Pitt, Shawneen (Oklahoman) jaio zen, baina jaio eta gero bere familiarekin, hau da, bere gurasoekin (Jane eta Willian) nahiz bere anaia eta bere arrebarekin (Doug eta Julie), Springifieldera (Missourira) joan zen. Brad Pittek, Kickapoo eskolan ikasten zuen eta bertan, kirol desberdinak praktikatzen zituen, adibidez, golfa, tenisa eta igeriketa ikasle taldeetan (Key eta Forensics). Honetaz gain, mahai-inguruetan eta musikaletan ere parte hartzen zuen. Brad, 1982an Missouriko Unibertsitatera joan zen, kazetaritza eta publizitatea ikastera, baina unibertsitateko titulua bi aste hartu baino lehen, dena uztea erabaki zuen, Los Angelesetara antzerki klaseak jasotzeko, berarentzat zinema eta antzerkia benetako grina ziren eta).

Famatu bihurtu baino lehen, lan desberdinak egiten zituen, esate baterako, gidari bezala edo maskota bezala (oiloa jatetxe batentzat). 1897an, zineman agertu zen lehenengo aldiz, baina zoritxarrez, aukera hartan ez zen kredituetan agertu. Gero, Brad telesailak egiten hasi zen, adibidez, Dallas, Comando Especial etabar, film desberdinak ere egiten zituen (Thelma & Louise, Johnny Suede, Cool Word, Ibaiak Darrai), baina arrakasta ez zen heldu 1994 arte, Elkarrizketa Banpiroarekin: Banpiroaren Kronikak filmarekin. Film horren ondoren, film askoz gehiago egin zituen, Udazkeneko Kondairak, Seven, 12 Tximino, Zazpi Urte Tibeten, etab. Laburbilduz, gaur egun esan daiteke Brad aktore eta zine ekoizle errekonozitua dela.

Bere bizitza pribatuari dagokionez, esan daiteke 2000an Jennifer Anistonekin ezkondu zela eta 2005ean banandu zirela. Urte berean, Angelina Jolierekin harreman bat hasi zuen eta berarekin 6 seme-alaba dauzka, eta hauek dira hain zuzen: Maddox, Pax, Zahara, Silo, Knox, Viviene.

Komunikabidea: wikipedia.org