Marqués de Guirior gure zuhaitz genealogikoan

ManGuiPorHua3Badaukagu ere bai gure zuhaitz genealogikoan Marqués de Guirior.

José Manuel Girior Portal de Huarte (Agoitz, Nafarroa, 1708 – Madril, Espainia, 1788ko azaroaren 25a), Giriorreko markesa, euskal itsasgizon, militar eta politikaria izan zen.

Espainiako Itsas Armadan karrera egin zuen, ofizial gorena izan arte. 1772 eta 1776 artean Granada Berriko eta 1776 eta 1780 artean Peruko erregeordea izan zen. Bere agindupean eskualdeko ekonomia hobetu zen.

Biografia

Espainiako erregearen zerbitzuan jardun zuen. Etxe noble batean sortu zen. 1733an sartu zen armadan eta ingelesen aurka borrokatu zen Antilletan 1761-1763 urteetan. Granada Berriko (egungo Panama, Kolonbia, Venezuela eta Ekuador, 1772-1776) eta Peruko (1776-1780) erregeordea izan zen. Granada Berrian, konkistatzaileen mendean ez zeuden herrien aurka jo zuen gogor eta saiatu zen ekonomia eta administrazioa bere onera ekartzen, hala nola elizbarrutiak berrantolatzen.

Unibertsitate-mailako ikasketak eta bibliotekak hobetu ziren bere garaian eta kultura-maila handiko hiri bihurtu zen Santa Fe de Bogota. Perun egon zelarik, Cuzcoko mestizoen matxinadari aurre egin zion; haren garaian izan zen Tupac Amaru buruzagi inkaren matxinada. Giriorrek Peru utzi ondoko urteetan (1780-1785), bideratu zen inken aurkako zapalkuntza basatia.

Komunikabidea: wikipedia

OTROS PERSONAJES ILUSTRES:

Miguel José Azantza

Miguel José Azantza

Fortunato Agirre

Fortunato Agirre

Regente Magdalena

Regente Magdalena

Maravillas Lamberto

Maravillas Lamberto

Francisco Franco

Francisco Franco

Conde de Lerín

Conde de Lerín

Pedro de Navarra

Pedro de Navarra

Joaquín Zabalza

Joaquín Zabalza

Francisco Yndurain

Francisco Yndurain

Domingo Elizondo

Domingo Elizondo

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.