Nerea izena duen neska herabetiaren ametsa da dantzan ikastea, baina inoiz ez da pausua ematen ausartu, lotsagatik edo gaizki egitearen beldurragatik. Baina bere gorputza geldirik daukan bitartean, barnean arima saltoka dabilkio. Hau da Ametsen mundua ikuskizunaren abiapuntua, Agoizko Dantza Taldeak bihar Altsasun taularatuko duena, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Cultur programazioaren barnean. Tradizioa eta teknologia berriak nahasten dituen multimedia emanaldi honetan, 3Dn ordenagailuz sortutako animazioak pantalla haundi batean proiektatzen dira. Aldi berean, hamabi bat euskal dantzak taularatzen dituzte. Ikuskizuna abenduan estreinatu zuten Agoizko Kultur Etxean, Angiluerreka elkarteko 25. urteurrena ospakizunen barne.

Gaur egun, Agoizko Dantza Taldeak 30 dantzariez osatuta dago, helduen taldeari dagokionez; txikien taldea, berriz, 60 dantzari ingurukoa da. 1997an berreskuratuta, dantza taldeak oso historia luzea du, hiru mendeetan zehar jarraitu dezakeena.

Hain zuzen, Agoizko dantzariei buruzko aurkitutako lehenengo aipamena 1655 urtekoa da, Iruñeko Udal Artxiboak jasotzen duen bezala. Dantzari haiek Agoiztik Iruñera joaten ziren Sanferminetako jaietan dantzatzera; beraz, nahiko ospetsuak omen ziren.

Historiaren gorabeherak ere sufritu izan dituzte. XX. mendean, guda zibilaren hasierarekin, taldea desegin zen eta ez zen berreskuratu 60. hamarkadara arte. Belaunaldiz belaunaldi, aspaldiko dantzak bizirik mantentzea lortu zuten, 90. hamarkadara iritsi arte, gaurko taldea sortu zenean.

“Gure herriaren kultura aurrera eraman nahi dugu. Orain astero entseiatzen dugu eta kriston giro ona dago”, esaten du Aitziberrek, taldeko dantzaria. Bere errepertorioan Euskal Herri osoko dantzak lantzen dituzte eta bere zonaldekoak berreskuratu nahian jarraitzen dute, adibidez, Agoizko Jota. “Zehazki ez dakigu nolakoa zen eta dantza honi musika jartzeko Iruñeko gaiteroei laguntza eskatu diegu”, azaltzen du Aitziberrek.

Gaitero eta dantzarien arteko jokua beste aspaldiko dantza batean, Txokolate Jotan, jartzen da agerian. “Garai batean apostu handiak egiten ziren jota honen inguruan, San Isidro jaietan. Musikari eta dantzarien artean, lehenengoa nekatzen zena galtzen bait zuen apustua”, kontatzen du Aitziberrek.

Orain, Ametsen mundua ikuskizunaren bitartez, mendez mende jasotako tradizioa eta garaikideko teknologiak bat egitea lortu dute.

Testua: Diario de Navarra
Argazkiak: Aitor

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.