Agoizko dantzariak Durangoko Euskal Astean

Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra bitartean Durangoko euskal astea ospatu zen. Euskal kultura eta ohituren inguruko jaiak adin guztientzako ekitaldiak eskani zituen: pilota partidak, kalejirak, ipuin kontaketak, organo eta biolin kontzertuak, gastronomia, antzerkia eta, batez ere, dantzen jaialdiak.

Horrela, XXXIV Euskal dantzen jaialdia ospatu zen maiatzaren 21 eta 22an, Tronperri Dantza Taldeak antolatuta. 21eko saioa arratsaldeko 19:30ean hasi zen Andra Mariko elizpean eta bertan izango dira Muskildi (Zuberoa) eta Tronperri (Bizkaia) taldeak. 22ko saioak, berriz, 12:30ean izan zuen hasiera eta bertan izan ziren ikusgai Donostiako Goizaldi (Gipuzkoa), Gasteizko Adurtza (Araba), Agoitz (Nafarroa) eta Donibane Garaziko Garaztarrak (Nafarroa Beherea) taldeen dantzak.

Argazkiak: Miguel Goñi

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.