Jimmy Potxolo kantata Euskararen Egunean

Jimmy Potxolo Kantata izan zen pasa ziren urriaren 19 eta 20 egunetan ospatutako Euskararen Egunaren ardatza. Aurten Karrika Euskara Taldeak eta Udalak urtero antolatzen duten egunerako Abesbatza Txikiaren 25. urteurrenaren ospakizuna aprobetxatu nahi izan da eta elkarrekin prestatu.

Abesbatza Txikiaren aldetik 51 abeslari egon ziren taularen gainean, Eva Leatxek zuzenduta. Horietaz gain 10 musikariko orkestra bat osatu zen abesbatzari laguntzeko eta antzezpen osoan musika jotzeko. Horietaz gain, zazpi aktore eta narratzaile bat aritu ziren.

Kantata Bernardo Atxagak idatziriko izen bereko ipuinean dago. Duela hamabost bat urte Tomás Aragüsek ipuina kantatzeko musika idatzi eta Euskal Herriko zenbait abesbatza txikik (milaka abeslari), Agoizkoak barne, eskaini zuten obra Anoeta polikiroldegian Donostiako Orfeoiarekin batera.

Agoitzen egin ahal izateko obra egokitu behar izan zuen Karrikak: batetik, musika moldatu hamar musikariko orkestra batek jotzeko (orfeoian bertan egin zuten) eta, bestetik, antzeztu ahal izateko elkarrizketak gaineratzea.

Emanaldia arrakasta handia izan zuen bukatutakoan jasotako iritzien arabera, eta aldaketa bat suposatu zuen orain arte taldeak eskainitako obrekin aldaratuta, kantaren formatua egindako beste batzuen oso desberdina izan zelako.

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.