“Beste mundu bat posiblea dela aldarrikatzen duten liburuak plazaratu nahi ditugu”

Arkaitz Leon Muela eta Ines Muñoz Lakaben (argazkia: Euskalerria Irratia)

Arkaitz Leon Muela eta Ines Muñoz Lakaben (argazkia: Euskalerria Irratia)

Arkaitz Leon Muela idazlea Nafarroako Lakabe herri komunitarioko kidea da txikitatik. Bere liburuetan fantasia eta abenturak erabiltzen ditu egungo errealitate ekonomiko, sozial eta politikoari kritika egiteko. Relatos de Mithard sagaren egilea da. Liburu sorta honetatik lehen alea, Las tierras en juego, argitara eman zuen duela bi urte. Apirilean bigarrenak ikusiko du argia: El pueblo perdido, Lakaben sortu berri dute (H)uts argitaletxearen eskutik.

Lakabeko beste bi kiderekin, Ines Muñoz eta Vero Reza martxan jarritako ekimena da hau beste mundu bat posiblea dela aldarrikatzen duten liburuak plazaratzeko asmoz.

Lehen bi liburuak apirilean kaleratuko dituzte:  “Ideia sortu zenean ikusi genuen aukerak eta indarrak bagenituela abian jartzeko. Inesek proposatu zuen duela sei urte agortuta eta katalogoetatik kanpo dagoen liburu bat berrargitaratzea: La poesía de los árboles Ignacio Abellak eginiko hainbat egileren poema bilduma, eta Cacereseko Leticia Ruiz Fernandez ilustratzailearen akuarelez hornitua. Lanaren egileei azaldu genien zein zen gure asmoa eta berehala esan ziguten baietz, gustura gainera. Lan hau hautatu ondoren argitaletxeko beste bi kideei nire bigarren liburua pasa nien. Hasiera batean nik banuen argitaletxe bat interesatua honetan, baina Verok eta Inesek ikusi zuten oso interesgarria zela eta bete-betean bat zetorrela argitaletxearen helburuekin”.

Izena nondik heldu den horrela adierazi digu Arkaitz Leonek: “Hau hautatu dugu hutsean aukerak amaigabeak direlako. Dena da posible. Euskaraz jarri nahi genuen izena hizkuntzari diogun errespetua eta atxikimenduarengatik. Hatxea parentesi artean dago, mutua izanik hutsaren ikurra delako”.

Komunikabidea: Argia

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.