Agoizko 2 talde ETB1ek asteazkenean estreinatuko duen ‘A ze banda!’ musika lehiaketa berrian

IRATI_foto960Asteazkenean, urriaren 15ean, Pausokak ekoitzitako ‘A Ze banda!’ musika lehiaketa berria estreinatuko du ETB1ek, Iban Garate eta Nerea Rodriguez aurkeztuta.

Fabrika zahar batean izando dira emanaldiak. Euskal Herriko musika talde onenak aurkitzen saiatuko dira saioan Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslariaren eta Alex Sardui Gatibutaldeko buruaren laguntzarekin. Adin mugarik ez da izango, eta neska zein mutilek osatutako taldeak 8 astez lehiatuko dira final handian parte hartu ahal izateko.

Lehenengo saioan, Nerea Euskal Herriko herri ezberdinetara joango da, Zuriñek eta Alexek lagunduta. Lehiaketan parte hartzeko deialdira aurkeztu ziren talde batzuk ezagutuko dituzte herri horietan. Dena den, lehen proba hau ez dute denek gaindituko. Epaimahaiko kide diren Alexek eta Zuriñek saioan parte hartuko dituzten lau talde bakarrik aukera ditzakete. Halere, lau talde hauek ere ez dute parte-hartzea ziurtatuta izango. Epaimahaikideek lau talde hauen zuzeneko kontzertuak entzungo dituzte, eta, ondoren, bat aukeratu beharko dute lehiaketa uzteko. Horrela, fabrikara heltzen diren lau taldeetatik hiru bakarrik izango dira hurrengo fasean.

Asteazkenean, Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslariaren laguntza izango dute epaimahaian Zuriñek eta Alexek. Bost emanaldiak amaitzean, epaimahaiko kide bakoitzak talde bat salbatubeharko du.

Lehen saioan lehian arituko diren musika taldeak

Oihane Jaso, Maite Lacabe, Maite Garriz eta Olaia Sanchez Agoitzeko neska gazteek Irati taldea osatzen dute. Txikitatik ezagutzen dute elkar, baina abesteko afizioa herriko abesbatzan piztu zitzaien.

HAIZEA_foto960Arantxa Unzue, Leire Garcia, Nazareth Torres, Rut Etxarte eta Oihana Etxarte ere Agoitzekoak dira; Haizea taldea aurkeztuko digute. Coldplay eta Pink taldeen tankerako abestiak kantatzea dute gogoko.

Estibalitz Urkijo, Josune Melchisidor, Sergio Ibarguen, Iñaki Peña eta Eneritz Angulo Otxoa Gordexolako Isasiko Ama abesbatzeko kideak dira. Gospel eta soul doinuak dituzte gustuko, baina estilo guztietako kantuak abesteko prest daude.

Aitor Vidaurreta, Ander Lopez eta Arkaitz Perez Bilbo eta Portugaleteko hiru mutil gazte dira, eta Random izeneko taldea osatu dute. Aitorrek eta Arkaitzek ‘El Hormiguero’ saioan ezagutu zuten elkar, eta, geroago, Anderrekin harremanetan jarri ziren taldea sortzeko. One Direction taldearen abestiak gustatzen zaizkie, gehienbat.

Azkenik, Zuriñe Basualdo, Ane Atxutegi Gutierrez, Maite Arruti eta Ana Aranburu bizkaitarrak No Limits taldearekin datozkigu. Lauaxeta ikastolan eratu zuten taldea, eta saio honetan abestuko dute lehen aldiz batera bizkaitar hauek.

Asteazkenean, ez galdu ‘A Ze Banda!’ saioaren estreinaldia ETB1en.

Informazio gehiago: EITB

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.