EHE: “Orain arte herri erdalduna izan den arren, gero eta euskaldun gehiago ditugu Agoitzen”

euskeraUrtebeteko ibilbidea duen arren, herriko Euskal Herrian Euskaraz taldea jo eta ke ari da lanean gure hizkuntzaren alde. Iaz, nazio mailako eguna antolatzea egokitu zitzaien, eta esperientzia baikorrak bultzatuta, aurten Euskal Herrian Euskaraz egun txikia antolatu zuten. Aupa, zuek!

Zergatik sortu da Agoizko Euskal Herrian Euskaraz taldea?

Agoitzen euskararen arloan talde gutxi ari zirelak lanean, eta hutsune bat sumatzen genuelako. Ekialde mailan ez dago talderik, eta eskualdea bermatzeko Agoitz aukeratu genuen kokalekua zela eta.

Historikoki, zein izan da herriak euskararekin izan duen harremana? Eta gaur egun?

Gaur egun arte herri erdalduna izan da, baina orain jende gazteak euskaraz ikasi du; hala ere, ez dira euskaraz aritzen. Gero eta euskaldun gehiago ditugu Agoitzen.

Zeintzuk dira taldearen helburuak?

Gure xede nagusia da euskararen erabilera bultzatzea da, eta Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izatea. Baina hori lortu ahal izateko, zenbait esparruetan beste helburu batzuk ikusten ditugu ezinbesteko: maila sozialean, euskaraz bizitzeko hautua indartuz komunitatearen baitan; maila politikoan, euskaraz bizi bidean, hizkuntza politika burujabea garatzeko herri eskubidea aldarrikatu. Egun indarrean diren hizkuntza politikek ez baitute euskaraz bizitzea ahalbideratzen; maila juridikoan, euskarak egungo menpeko estatusak gainditu eta lehentasunezko estatusa aldarrikatu, euskara ofiziala izenda dadin Euskal Herri osoan.

Zer nolako jarduerak eramaten dituzue aurerra?

Aurten adibidez Udalak eta biok eus-karaz kanpaina aurrera eraman dugu. Batez ere, egitasmo honetan ibili gara lanean aurtengo ikasturtean.

Taldea hasi berria den arren, ardura handiak izan dituzue esku artean. Iaz, esaterako, Euskal Herri mailako hitzordua antolatzea egokitu zitzaizuen. Nola joan zen eguna?

Lan handia eskatzen duen eguna da, baina laguntza jaso genuen, bai herriaren aldetik, baita nazio mailako Euskal Herrian Euskarazen aldetik ere. Laguntza horrek erraztu zigun lana eta aurten ere euskaraz bizi egun txikia antolatzeko gogoak ere suposatu du.

Eta nola joan zen?

Lehen esan bezala, iaz herritik jasotako laguntzak indarra eman zigun aurten ere EHE txikia antolatzeko. Herritarrak gogotsu ikusi ditugu aurten ere, eta eguna ezin hobea atera zen. Giro ona izatea lortu genuen, eta garrantzitsuena, euskaraz bizi ginen.

Nolakoa izan da azken hilabete hauetako lana? Zer nolako ekintzak egin dituzue?

Azken hilabete hauetan Udalak eta biok euskaraz dinamika eraman dugu aurrera. Oso pozik gaude lortu dugunarekin, espero genuen baino jende gehiagok parte hartu du, eta lagundu gaitu ekintza aurrera eramaten. Udalaren aldetik ere jasotako erantzuna aldekoa izan da. Oso ongi joan da.

Eta jaietan… zerbait egitea aurreikusten duzue?

Ez, jaietan ez dugu ezer egingo, baina jaien jai aurreko astean. Egun bateko egitaraua prestatzen ari gara. Oraindik ez dugu ezer lotuta, baina horretan ari gara.

Hurrengo ikasturteari begira, zer nolako ideiak dituzue?

Datorren ikasturtea irailean hasiko da, eta orduan hasiko gara lanean jarraituko dugun ibilbidearekin.

Elkarrizketa 2014ko abuztuko El Tuto aldizkarian argitaratu da

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.