Agoizko Alfredo Leonek irabazi du Baztandarren Biltzarrako kartel lehiaketa

baztandarenUztailaren 20an Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrak badu kartela dagoeneko. Lehiaketarako aurkeztutako 17 lanen artean, Agoizko Alfredo Leonek aurkeztutako “Koloretan” izenekoa izan da antolatzaileen artean bozkatuena eta berak irabazi du 600 euroko saria.

Aipatzekoa da 2011 urtean ere, Agoizko artistaren bertze lan batek iragarri zuela Baztandarren Biltzarra besta. Baztandarren Biltzarrak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile guztiei.

Komunikabidea: Ttipi-Ttapa

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.