Hainbat agoiztarrok harremana euskarazkoa izan dadin eskatu diogu Agoizko udalari

euskeraAgoizko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak “Euskaraz Bizi” dinamikaren baitan martxan jarri ditu bi ekintza.

Alde batetik, nazio mailan “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikaren baitan, zenbait agoiztarrok jada luzatu dizkiogu eskariak udalari, gure arteko harremana euskaraz izan dadin. Aurretik Agoizko EHEk batzar informatiboa egin zuen eta bertan izan ziren, besteak beste, Gazte Asanbladako zenbait kide, Angiluerrekako ordezkariren bat eta herriko alkatea bera. Otsailaren 22an izan zen eskaera egiteko hitzordua eta osotara 15 eskaera bideratu ziren. Dinamika hasi besterik ez da egin era horretan, herri aktibazioa lagun, urratsez urrats, Agoitz euskalduna eraiki arte jarraituko baitugu lanean. Dinamikak ez du amaiera eperik, beraz, oraindik zure eskaera luzatzeko aukera duzu.

Bestetik, martxoaren 22rako Euskaraz Bizi Egun Txikia antolatu dute. Egun osoko egitaraua izango da zeinetan Agoizko kultur talde guztiek parte hartuko duten.

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.