Kronika – 2023/24ko 17. jardunaldi (Autonomikoa)

Arratsalde epikoa gure jendearen aurrean

Liderrari, Errotxapeari, harrera egin genion larunbat arratsaldean Agoitzen, harmailetan giro bikainarekin.

Lehen zatia Agoizkoek izan zuten baloia, talde handi baten aurka maila ikusgarri batean jokatuz. Aukerarik onenak eskuin hegaletik iritsi ziren, non Majok eta Euguik erdiraketak jartzeko errematatzaile baten bila ibili ziren, arrakastarik gabe. Iñigok izan zituen aukera argienak lehen 45 minutuetan.

Bigarren zatian Errotxapea auzokoak biziago irten ziren eta norgehiagoka berdindu egin zen. Ez zen aukera argirik izan, 85. minutuan Indak Tollarren pasea jaso eta erdiraketa ikusgarri batekin baloia Aimar Itoizen buruan jarri zuen arte, honek 1-0ekoa jar zezan markagailuan.

Azkenean, garaipen merezia Igearen mutilentzat, lehen minututik partiduaren bila joan baitziren.

Tirando de épica delante de nuestra gente

Recibíamos al líder la tarde del sábado en Aoiz con un gran ambiente en las gradas.

La primera parte fue un monólogo de los agoizkos, que jugaron a un nivel espectacular teniendo en frente a un gran equipo. Las mejores ocasiones llegaron por la banda derecha, donde Majo y Eugui cabalgaban hasta linea de fondo para poner centros en busca de un rematador, pero sin éxito. Iñigo tuvo las más claras en los primeros 45 minutos.

En la segunda parte los del barrio de la Rotxapea salieron más intensos y el encuentro se igualó. No hubo ocasiones claras, hasta que en el minuto 85 Inda recibía un pase de Tollar y colocaba con un impresionante centro el balón en la cabeza de Aimar Itoiz para que este pusiese el definitivo 1-0 en el marcador.

Al final, victoria merecida para los de Igea, que fueron a por el partido desde el minuto uno.

Informazio gehigarria: facebook
Argazkiak: @alfredotollar