Aldaketen garaia – Época de cambios

EDITORIALA

Aldaketen garaia

Aldaketen garaia ailegatu da El Tuto aldizkarira ere, eta San Isidrotako zitara huts egin ondoren, jaietako atarian zurekin dago berriz ere, indarberriturik, garai berri baten lehen pausoetako bat ematen.

Garai konplexua dira alderdi ekonomikoari dagokionez, eta horrek, nola ez, eragina izan du gure aldizkarian ere, halako moduan, non maiatzeko zenbakia ez argitaratzera eraman gaituen. Baina denboraldi hori aukera bilakatu eta gure kontuak onbideratzeko neurriak hartzeko eta etorkizunean biziraupean ziurtatzeko erabili dugu.

Baina, azken urtean hori baino aldaketa garrantzitsuagoa bizi dugu. Gure aldizkariak 28 urte daramatza agoizkoen etxeetara sartzen.  Pozik egoteko arrazoi aski ditugu denboraldi horretan jendearen interesa piztu dugulako. Alabaina, jakitun gaude urte horietan zehar gizartea sakonki aldatu dela, guztiz, gainera, komunikatzeko moduei dagokienez.  Bada, gure aldizkarian berrikuntzak egiteko eta bide berriak irekitzeko beharra gero eta handiagoa zela ikusten genuen.

Hori dela eta, pasa den irailean martxan jarri genuen El Tutoren bertsio digitala tutoberri.info helbidean. Horrek geratzen denaren berri modu azkarrago batez eskura izateko aukera ireki die gure jarraitzaileei. Horrek ere paperezko edizioa beste modu batera planteatzeko beta eman digu, eta hemendik aurrera aldizkariaren zenbaki bakoitzean aldaketa horiek sumatuko dituzuelakoan gaude. Zeresanik ez dago zuen gustukoak izatea nahiko genukeela.

Bada, El Tutok ilusio handiarekin aurkezten dizue zenbaki hau, jaietako aperitibo modura prestatu duena. Eta bide batez, gonbidapena luzatzen diegu gurdi honetara igo nahi duen orori aldizkari dinamiko eta parte-hartzailea lortzeko.

Sin título-1  

 Época de cambios

En este tiempo de grandes cambios, éstos han llegado también a nuestra revista. Después de fallar a la cita de San Isidro, El Tuto se presenta otra vez ante sus lectores  renovada, dando otro de sus primeros pasos en su nueva andadura.

Vivimos momentos complejos en ámbito económico, que han tenido también su repercusión en nuestra revista. Los apuros económicos han sido una de las razones de no salir a la luz en el mes de mayo. Sin embargo, este periodo ha sido aprovechado para realizar ajustes en los números de la revista y tomar medidas que garanticen su pervivencia en el futuro.

No obstante, el último años hemos vividos cambios más importantes que los económicos. Nuestra revista llevar más de 28 años adentrándose en las casa agoizkas. Tenemos razones para estar satisfechos, ya en este tiempo hemos despertado el interés de la gente. Pero somos conscientes de que la sociedad ha experimentado grandes cambios, profundos cambios en lo que se refiere a la manera de comunicarse y a los que hemos visto la necesidad de que nuestra publicación se adecue.

Por ello el pasado septiembre pusimos en marcha la versión digital del Tuto en la dirección  tutoberri.info. Ésta nos ha dado la posibilidad de dar información más inmediata y de manera más ágil. Pero también ofrece la oportunidad de realizar nuevos planteamientos en la versión en papel, cambios que podréis percibir número a número.

Así pues, os presentamos con renovada ilusión este número elaborado como aperitivo de las próximas fiestas, en las que os deseamos que aprovechéis para disfrutar como nunca. Y aprovechamos la ocasión para invitar a todas las personas interesadas a tomar parte en El Tuto y hacer la revista más dinámica y participativa.