‘El Tuto’ren aurrerapena: “Pagoa, berreskuratutako oroimena”

Gauak eta egunak igaro dira Agoizko zerrategiak ateak betiko itxi zituenetik; tximiniatik kea botatzen zuen azken sua itzali zenetik. Bien bitartean, harrizko eta adreiluzko eraikin zaharra pixkana-pixkanaka erortzen ari da, eta ahanzturaren sasiak zerrategiaren jabe egin dira. Horra hor eskualdeko ekonomia bizkortu zuen lantegiaren azken hasperena, bakardadean, isiltasunean, Irati ibaiaren ertzean, egunak joan eta egunak etorri ikusten ari den bitartean.

Aurki izanen duzue aukera erreportaje osoa irakurtzeko, laster izanen baita kalean abuztuko “El Tuto” aldizkarian.

pagoa kartela

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.