Artozkira ez da gutunik heltzen. Ur azpian daude postontzi guztiak. Baita telefonoak ere. Baina hogei urteren ondoren hango zenbakien dei galduak ditugu oraindik. Izan ere, memoriak bere bidean segitzen du. Ez dugu ahaztu gertatutakoa, eta ez dugu ahaztu nahi. Gure oroitzapenak, itsas galeretako oholak bezala, ez dira urtegi hondoan ezabatzen.

Hogei urte igaro dira garai hartako Nafarroako Gobernuak bidalitako hondeamakinek Itoitz, Ezkai, Nagore, Muniain, Gorritz, Artzi, Orbaitz eta Artozki eraitsi zituztenetik. Itoizko urtegiaren ur azpian geratzera kondenatu zituzten etxeak eta herriak suntsitu zituzten, Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek eta haien deialdiari erantzun zioten bateko eta besteko lagunek herriak defendatu zituzten bitartean. Artozki izan zen azkena. Herria husteko eta botatzeko eguna heltzean, Artozkik beste 16 gau eta egun eman baitzituen bizirik.

Jatorriko berria irakurtzen jarraitzeko, klik egin hemen.