Mendeetako historia da Kultur 2023ko eszenatokira igotzen dena, oso ezagunak diren dantzari talde hauen parte-hartzeari esker.

Agoizko Dantzari Taldea gure lurraldeko kulltur talde zaharrenetakotzat jotzen da, izan ere, zenbait dokumentuk XVII. mendean bere aitzindarien emanaldiak kokatzen dituzte jarduera desberdinetatik lortutako dirusarreren bidez. Denbora luzea da lurralde honetako dantzak bizirik mantentzen eman dutena. Beren ustez, hori da aitzindariek utzi dieten ekarpena, eta horixe da, halaber, beren ondorengoei egunez egun eskaini nahi dietena.