Estitxu Larreak irabazi du Agoizko jaietako kartel lehiaketa

“Mixtura” izeneko kartelak 2023ko Agoizko jaiak iragarriko ditu. Estitxu Larrea Leatxe agoizkoak egindako irudiak lortu du boto gehien. Zehazki, emandako 220 botoetatik 101 (% 48) lortu ditu kartelak. Bigarren postuan, 91 botorekin (% 42), Alfredo León Mañú geratu da, “El 12 a las 12” lanarekin. Adrián Iribarren Waliño Irunberriko bizilagunaren “¡Que enpresen las fiestas! – Has daitezela jaiak!” kartelak 19 boto-paper zenbatu ditu (% 10).

Informazio gehigarria, clicar aquí.