Zuhaitz eguna (Barajitoa)

Agoizko Udalak Agoizko zuhaiztia handitu eta hobetu nahi du, herritarren eta ingurukoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Argazkiak: Foterxs de Aoiz

Argazkiak: Foterxs de Aoiz

Zuhaitzek ingurumen- eta gizarte-onura ugari eskaintzen dizkigute:

  • Edertasuna eta kolorea gure hiri-ingurunerako
  • Itzala egun beroetan
  • Biodibertsitaterako babeslekua
  • Airearen kalitatea partikula kutsatzaileak xurgatzean eta oxigenoa isurtzea
  • Eskola umeentzako eta helduentzako ingurumen hezkuntza.

Urtetik urtera, gero eta nabarmenagoa da klima-aldaketa, tenperaturak gora egiten ari baitira eta gero eta gero eta beroaldi gehiago baitaude. Zentzu horretan, zuhaitzek garrantzi handia hartuko dute jendea bizi den lekuetan bizi-kalitate nahikoa mantentzeko. Hori dela eta, itzalguneak eta zuhaitz lerrokadurak sortu nahi dira, herritarrak kontrako klima gertakarietan babestu ahal izateko.

Bestalde, inoiz baino beharrezkoagoa da gure herriak birnaturalizatzea eta berdatzea, zuhaitzak gehiago edukiz kale, plaza eta parkeetan.

Gainera, zuhaiztia ingurumen hezkuntzako tresna handia da, ingurumena zaintzeko dugun erantzukizunaren eta belaunaldi berrien etorkizunaren partaide egiten baikaitu.