Maskararen atzean

Inauteriak antolatzeko jende asko behar da: maskaritaz ala kaskaboboz mozorratzen direnak, jantziak prestatzen dituztenak, Ziriko eta Kapusai egiten dituztenak, joaldunak, txistulariak, gaitariak, Angiluerrekako batzordean daudenak, arrautza eta txistorra ematen dizkigutenak (aurten, 300en bat arrautza)… Argi dago eta, batzuetan, ikusten ditugu.

Orain, isileko bat agertuko dizuegu eta erakutsiko dizkizuegu nortzuk diren tortillak egiten dituztenak.