Agoizkoak barnetegi ibiltarian

Ibiltaria ekimena AEK-k antolatzen du udarik uda, eta bertan natura, kirola, euskara eta Euskal Herriaren ezagutza batzen dira. 15 egunean, bizikletaz zein oinez, Euskal Herriko alderdi ederrak ezagutuko ditugu, euskara praktikatu eta mingaina askatzen dugun bitartean. Ibilaldiak arinago egitearren, motxila barik mugituko gara, furgoneta baten laguntza izango baitugu egunero. Ibilbideak aldez aurretik prestatzen ditugu, eta edonork egiteko modukoak dira, nahiz eta gutxieneko baldintza fisikoak eskatzen diren: hau da, mendian edo bizikletaz ibiltzen ohituta egotea. Edonola ere, inguruan beti ibiliko dira adituak, bidean laguntzeko prest.

Informazio gehigarria: aek.eus