“Taupadak” dantza jaialdia

Taupadak dantza ikuskizuna estreinatu zuten Agoitzen, bi saiotan. Emankizun honetan Agoizko Dantzariak eta Irati Antzerki Taldeak aritu ziren kolaborazioan eta Itoitzeko Urtegiaren uren azpian diren herrien taupadei begira jarri zituzten ikusleak. Honen inguruan Arrieta Iribarren Agoitzeko Dantzarien kidea daukagu irratian.

Jaialdi hunkigarria. Erritmoa, zoriontasuna, sentimenduak, soinuak, ibaiak, oroimena, lurra eta gurea, zuena eta gu guztion taupada.