Meteorologia-estazioa: kokapen berria

Joan den martxoaren 6tik, Kanpondoa kirol-guneko udal-instalazioetan dago hainbat hamarkadatan zehar San Migel ikastetxe publikoaren esparruan egon den estazio meteorologikoa. Hemendik aurrera, Kanpondoako langileek bilduko dituzte egunero Agoizko estazioko neurketa-datuak. Funtsezko lana da monitorizatzeko eta prebentzio-ekintzak egiteko, besteak beste, tenperatura, euria eta haizearen abiadura bezalako faktoreen aldaketei dagokienez. Estazio meteorologikoari esker, http://meteo.navarra.es/webgunean kontsulta daitezke datuak, ia denbora errealean, izen ere, bakarrik 15/20 minutuko desfasea dago.

Komunikabidea: agoitz.eus