Agoizko Udalak 18.000 euro baino gehiago inbertitu ditu, BEZa barne, Iturzarreko haur-parkea berritzeko. Antzinako aparailu eta euskarrien ordez, elementu eguneratuagoak, seguruagoak eta irisgarriagoak jarri dira, gune inklusibo eta irisgarri bihurtzeko. Gainera, zorua aldatu da, eta, horren ondorioz, parkeko elementuak berritzearekin batera, haurrentzako segurtasuna bermatzen da.

2022ko aurrekontuetan aurreikusitako jarduera izan da, eta bizilagunek auzoko bileretan aldarrikatukoa, topagune hori berritzea eskatzen baitzuten. Udalak lehentasunezkotzat jo du esku-hartze hori, eta diru-partida handia bideratu du parke hori erabat berritzeko. Ekimena errepikatu nahi da hurrengo ekitaldietan, Agoizko haurren beste jolas-eremu batzuk eraberritzeko. Eremu horiek herritarrek asko erabiltzen dituzte, eta haurren gozamenaz gain, belaunaldien arteko bizikidetza eta harremana ahalbidetzen dute.

Komunikabidea: agoitz.eus