Merezitakoa, Gazteen Lehen Mailarako igoera

Denboraldi zail eta bitxi hau gorabehera, Agoizko Kirol Elkarteko gazteen taldea gai izan da bere partida guztiak seriotasunez eta gogo biziz jokatzeko, eta gainera, hilabete askotako borrokaren eta batez ere futbol onaren ondoren, Gazteen Lehen Mailara igotzea lortu du.

Agoizko Kirol Elkarteak eskerrak eman dizkie teknikari taldea osatzen duten Juan Carlos Zandueta, Iker Unzue, Oscar Zabalza eta Xabi Ojerri, euren dedikazioagatik eta lan onagatik eta elkarren segidako hiru igoera lortzeagatik: Kadeteen Lehen Maila (18/19 denboraldia), Nafarroako Kadete Liga (19/20 denboraldia) eta Gazteen Lehen Maila (20/21 denboraldia). Gainera, gazteen taldea osatzen duten jokalariak aitortu eta zoriondu dituzte. Sari hori Agoizko Kirol Elkartearen familia osatzen dutenentzako eta egunero jokalariekin lan egiten duten pertsona guztien ahalegin desinteresatuarengatiko saria ere bada; izan ere, egunez egun, jota su ari dira lanean jokalariak trebatzeen, txiki txikiak direnetik Agoizko Kirol Elkartearen elastikoa defendatzen urteak egin arte.

Zorionak!

Komunikabidea: agoitz.eus