Landa eremuko emakumeei buruzko dokumentala

“Erdigunean, landa eremuko emakumeen erretratu bat” dokumental txikiak Nafarroako landa-eremuan bizi diren eta beren jarduera profesionala bertan garatzen duten hainbat emakumeen esperientziak biltzen ditu. Dokumentalaren helburua da ikusaraztea emakumeen lana oso maskulinizatuta dagoen sektore batean, bai abeltzaintzako ustiategietan, bai nekazaritzan, bai ekoizpenaren edo zerbitzuen esparruan.

Dokumentalak, halaber, emakumeek landa-garapenean duten garrantzia aitortu eta azpimarratu nahi du, hala lurralde-kohesioaren ikuspegitik nola iraunkortasunaren ikuspegitik, bai eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren ikuspegitik ere. Emakumea funtsezkoa da lurraldean biztanleria finkatzeko, despopulatzearen aurkako borroka aktiboan eta udalerri txikien dinamizazioan.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak “Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egindako ikus-entzunezkoa da honako hau.