Leire Unzué Villanueva, sariduna Saxiana Nazioarteko Lehiaketan

Leire Unzué Villanueva saxofonista agoizkoak irabazi du, Sergio Eslava nafarrarekin batera, Saxiana International Competition lehiaketako hirugarren saria. Lehiaketa modu birtualean egin zen, Covid-19 pandemia dela eta. 15 he-rrialde baino gehiagoko saxofoi jotzaile pro-fesionalek hartu zuten parte online emandako ekitaldian, zeinetan musikariek igorritako bi-deoak ikusi baitziren. Bi kategoriatan banatu zen: bakarlariak eta bikoteak. Unzue eta Esla-vak Christian Laubaren Ars eta Alex Minceken Karate lanek osatutako saxofoi bikotearen-tzako kontzertu programa aurkeztu zuten.

Lehiaketako epaimahaiak, saxofoi irakasle os-petsuek osatua, aurkeztutako programaren originaltasuna eta parte-hartzaileen exekuzio tekniko eta interpretatiboa saritu zituen. Leire Unzué eta Sergio Eslavak Nafarroako Goi Mai-lako Musika Kontserbatorioan egin zituzten goi mailako saxofoi ikasketak. Leirek 2012an eta 2015ean Francisco Javier Oyarzun Beka Artis-tikoa eskuratu zuen, eta 2017-2018 ikasturtean, Erasmus+ beka jaso zuen. Ondoren, Poitiers eta Salamancako kontserbatorioetan ikasi zuen. Sergiok Bordeleko kontserbatorioan ikasi zuen. Zorionak Leire eta Sergio!

Komunikabidea: agoitz.eus