Euskal Herriko mendi tontorren igoera

Milaka lagun mendira irten ziren atzo Sarek antolatutako protestan parte hartzeko. Euskal Herri osoko 650 tontorretatik eskatu dute euskal preso eta iheslariak etxeratzeko. Gaur egun indarrean dagoen espetxe politika «bidegabea» dela salatu zuten, eta «elkarbizitzarako eta bakerako bidea» hartzeko borondatea agertu.