Pirinioetako mintzakide programa

Dagoeneko hasi da Pirinioetako mintzakide programa. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaintzen dizkigute: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak eta asteburu pasak egin familian; Kirola eta Natura programaren bidez Agoitzaldeko naturguneak ezagutu; mintzodromoetan parte hartu; eta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak… Beraz, eskaintza hau gustatzen bazaizu, aski duzu Agoizko euskaltegi jotzea edo bidali whatsappa telefono honetara 607642078.

Argazkiak: Ana I.