Korrika 18-ren aurkezpena. Korrika badator!

Pasa den ostiralean, otsailak 22, Korrika 18-ren aurkezpena egin zen Angiluerreka Elkartean. Bertan Korrikaren eta haren inguruan antolatzen diren egitasmoen berri eman zen. Horretaz gain, Agoizko ikasleek edizio honetarako atera duten arropa erakutsi ziguten bertaratuentzat  antolatutako desfilean.

Adierazitako moduan, Korrika 18 martxoaren 16an gurutzatuko du gure herria, goizeko 6etan hain zuzen ere. Dagoeneko kilometroak salgai daude, eta interesa duenak antolatzaileei dei diezaieke.

Esan bezala, Agoitzen antolatutako egitasmoen  berri eman zute ere. Hauxe da Agoitzen antolatuta dagoena:

  • Martxoaren 3an, 17:00-19:00 – Haurrentzako Korrika Tailerra – Kultur Etxean
  • Martxoaren 3an, 19:00etan – Kantaldia – Kultur Etxean
  • Martxoaren 15ean, 15:00etan – Korrika Txikia

Korrika 18

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.