Kati Leatxe: «Kulturak lagundu dezake herrian pozago bizitzen»

Biztanleez gain, zer galtzen dute herriek despopulatzean?

Dena. Zer galduko luke itsasoak ura galduko balu? Lehenbizi olatuak, gero arrainak, koralak, gatza… Ez gara ohartzen galtzen ari garenaz, eta egun batean ez dago itsasorik. Ez dira bakarrik harriak, elizak, hizkuntzak, ohiturak… Bizitza ari gara galtzen, lurrarekin dugun kontaktua, lurra bera delako bizitza ematen diguna. Dena homogeneizatzeko bidean alde batera uzten ditugun gauza horiek guztiak dira bizitza.

Kulturak balio du despopulazioari aurre egiteko?

Kulturak paper eraldatzailea du. Ez gaitu salbatuko, baina denok behar dugu bizitzeko. Herriek beraiek erabaki behar dituzte aplikatu beharreko politikak, herriak izan behar dira protagonista. Gure burua berrasmatzea dagokigu, sortzaileak izatea. Kultur programak toki guztietara eraman behar dira, ezin dira populazioaren araberako edota udal bakoitzak duen diruaren araberako erabakiak hartu. Bost pertsonako herri bat zaindu beharreko altxorra da, hiriburu bateko 10.000 biztanleko auzo bat bezainbeste.

Herrikoa izateak oso estigma ezkorra izan du azken hamarkadetan. Bizitzan zerbait izateko, hirira joan behar zen. Horrek min handia eman digu. Sinetsi behar dugu hori ez dela horrela, eta proaktibo izatea dagokigula, gure balioa defendatzeko. Autoestimua indartzeak lagunduko du egoerari bira ematen.

Jatorriko berria irakurtzen jarraitzeko, klik egin hemen.