Beraien alde beira jasoz

ECOVIDRIOk eta IRATI Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak ‘Beraien alde beira jasoz’ kanpaina solidarioa aurkeztu dute, Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna dela eta.

Gaurtik aurrera eta datozen asteetan, 2 iglu arrosa egongo dira Jose Amichis plazan. Ecovidriok edukiontzietan utzitako beirazko ontziak eraldatuko ditu dohaintza batean, Minbiziaren aurkako Elkartasunaren Sandra Ibarra Fundazioari emateko.

Informazio gehigarria: https://www.facebook.com/mancomunidadirati.