Mendi lasterketa bertan behera

Aurtengo lasterketa bertan behera uzteko erabaki gogorra hartu behar izan dute.

Lasterketaren antolakuntzarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu zutenean, bazekiten gerta zitekeela egoerak okerrera egitea eta lasterketa bertan behera utzi behar izatea.

Bazekiten lasterketa modu seguruan egin ahal izateko segurtasun neurri asko aplikatu behar zutela, eta horretarako jarduera-protokolo bat prestatu zuten korrikalari, laguntzaile eta boluntarioen segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Lanean ari ziren lasterketa guztia modu seguruan egin ahal izateko, horretarako behar ziren neurri guztiak betez.

Baina asteartean, urriaren 13an, Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 625/2020 Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horrek urriaren 13tik 26ra arteko indarraldia izango du, eta kirol-jardueretan neurri murriztaile berriak aplikatzen dira. Kasu honetan, aire zabaleko jardueretarako, gehienez 50 kirolarik parte hartu ahal izango dute.

Horregatik, ezinezkoa zaigu aurtengo lasterketa mantentzea.

Aste batzuk atzeratzea pentsatu dute, baina une honetan bizi dugun egoera ikusita, uste dute zentzudunena lasterketa bertan behera uztea eta datorren urteko edizioan lanean hastea dela.

Ez dute amaitu nahi aurtengo edizioan izango genituen kolaboratzaile guztiei eskerrak eman gabe; izan ere, hain urte delikatua bizi dugun arren, laguntzeko erabakia hartu dute, beste edizio bat egin ahal izateko. Hemendik, ESKERRIK ASKO.

Era berean, eskerrak eman behar dizkiete aurten ere lan egiteko prest agertu diren boluntarioei. ESKERRIK ASKO.

Eta eskerrik asko, halaber, 11 ordu baino gutxiagoan izen-emate guztiekin amaitu zuten korrikalari guztiei. Hemendik, ESKERRIK ASKO.

Erabaki hau hartu behar izatea sentitzen dute, baina egoera honetan ez dute beste aukerarik izan.

Laster jarriko dira harremanetan lasterketan izena eman duten pertsona guztiekin, eta jakinaraziko dizuete zer aukeratan ari diren lanean inskripzioen dirua itzultzeko.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!