AEKren neguko barnetegia Garraldan

Pasaden hilabetean, agoizko AEK-ko ikasleak Garraldara joan ziren neguko barnetegian parte hartzera. Han giro ona zegoen, eta noski, asko ikasi zuten. Aezkoa eta Erro ibarreko beste ikasleak ezagutu zituzten, eta piskanaka piskanaka, gero eta gehiago euskaraz hitz egin zuten haiekin.

Ariketa ederrak prestatutak zeunden: ginkana, dantza tailerra, hitzaldiak…, eta gure ikasleek egun eder bat pasatu zuten. Beno, egun eder bat ginkana irabazi zutenek, ginkana galdu zutenek bazkaria prestatu eta harrikoa egin behar zituztelako.

Apirilean, udaberriko barnetegi bat prestatuko da, eta noski, agoizko ikasleak han egongo dira, euskaraz hitz egiteko.

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.