Feminismoen landa eskola

Izaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak «feminismoen landa-eskola» ikastaroa antolatu zuen apiriletik abendura, IPES Funda-zioarekin koordinatuta, erakunde horren feminismo-eskolaren hamahiru ediziotan izandako esperientzian oinarrituta.

Sei bloketan diseinatuta, feminismoaren historiako edukiak jorratu ziren, ibilbide bat eginez aitzindari eta sufragistetatik, sozialista eta anarkistetatik, Simone de Beauvoiraino eta emakumeen askapenaren feminismora. Gainera, XX. eta XXI. mendeko feminismoak azpimarratu ziren. Azken bi saioetan generoa eta boterea bezalako gaiak jorratu zituzten.

Hainbat emakume izan ziren ikastaroa eman zutenak. Besteak beste, Pilar Bobes Fernandez, historialaria; Mauge Cañada Zorrilla, psikologoa; Itziar Ziga, kazetaria eta idazlea; eta Rut Iturbide Rodrigo, Giza eta Gizarte Zientzietan doktorea eta tailerraren eta haren edukien koordinatzailea.

Ikastaroaren lehen edizio honetan, Mankomunitatea biltzen duen eremuko (Agoitz, Longida, Urrotz, Artzibar…) 18 emakumek parte hartzeko eskaria egin zuten.

Lortutako arrakasta dela eta, prestakuntza horrekin jarraitzea au-rreikusten da, parte-hartzaileek hausnartzen eta ezagutza berriak eskuratzen jarrai dezaten.

Komunikabidea: agoitz.eus