The Kelly Family gure zuhaitz genealogikoan

The Kelly Family musika taldea gure zuhaitz genealogikoan daukagu.

The Kelly Family (euskaraz Kelly Familia; ezizenez The Kellys, “Kellytarrak”) irlandar-estatubatuar-europar folk-pop-rock musika talde bat izan zen, Kelly familiako anai-arrebek osatzen zutelarik. Europan nahiko arrakasta izan zuten, bereziki Alemania, Benelux, Eskandinavia, Ekialdeko Europa, Espainia eta Portugalen.

Urte askotan zehar musika taldeak hippie edo bidazti familiaren irudia izan zuen, Europan zehar bi solairuko autobusean nahiz txalupa-etxebizitza batean bidaiatu eta biziz. Taldea hainbat herrialdeetan jaiotako bederatzi anai-arrebez osatua dago: Kathy (Kathleen Ann, 1963), Johnny (John Michael, 1967), Patricia (Maria Patricia, 1969), Jimmy (James Victor, 1971), Joey (Joseph Maria, 1972), Barby (Barbara Ann, 1975), Paddy (Michael Patrick, 1977), Maite (Maite Star, 1979) eta Angelo (Angelo Gabriele, 1981).

Euskal Herrian maiz egon eta Iruñean denboraldi batez bizitzen ere egon ziren (Barbara-Ann “Barby” Kelly kidea 1976an Beraskoain udalerrian jaio zen, Angelo Gabriele Kelly kidea 1981an Iruñean jaio zen eta Barbara Ann familiako ama 1982an Beraskoainen hil zen), horren ondorioz musika taldeak hainbat euskarazko abesti abestu izan zituen, tartean Agur jaunak abestia.

Testua: wikipedia

OTROS PERSONAJES ILUSTRES:

Arturo Campión

Arturo Campión

Humphrey Bogart & Lauren Bacall

Humphrey Bogart & Lauren Bacall

Che Guevara

Che Guevara

Julian Gaiarre

Julian Gaiarre

Marqués de Guirior

Marqués de Guirior

Miguel José Azantza

Miguel José Azantza

Fortunato Agirre

Fortunato Agirre

Regente Magdalena

Regente Magdalena

Maravillas Lamberto

Maravillas Lamberto

Francisco Franco

Francisco Franco

Conde de Lerín

Conde de Lerín

Pedro de Navarra

Pedro de Navarra

Joaquín Zabalza

Joaquín Zabalza

Francisco Yndurain

Francisco Yndurain

Domingo Elizondo

Domingo Elizondo

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.