Dagoeneko 2703 biztanle gara Agoitzen

Komunikabidea: agoitz.eus

Agoitzek 2018ko urtarrilaren 1ean eta 2019ko data berean zituen biztanleekin aldaratzen baditugu, 67 pertsona gehiago ageriko zaizkigu udal erroldan, izan ere, azken data horretan 2.703 biztanle zeuden erroldaturik.

Sexuen araberako portzentajea oso berdintsua da: %49 (1.324) emakumeak dira eta %51 (1.379) gizonezkoak.

Nabarmentzekoak dira udal errolda aldatu duten faktoreak. 17 haur jaio ziren, eta, aldiz, 24 hildako izan ziren (2016. urtean hildakoen kopurua 40tik gorakoa izan zen).

Erresidentzia aldaketei, herrien zein herrialdeen artekoak, dagokienez, 225 alta eman dira eta 140 baja.

Udalerri barnean ere helbide aldaketak eman dira, 40 hain zuzen ere (horietako 16, gizonezkoak, eta 24, emakumezkoak).

Komunikabidea: agoitz.eus

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.