Arturo Campión gure zuhaitz genealogikoan

Daukagu gure zuhaitz genealogikoan Arturo Kanpion Jaimebon —gaztelaniaz: Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1854ko maiatzaren 7a – Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abuztuaren 18a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen. Euskaldun berria. Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde». Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde, eta Nafarroa Garaian euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.

Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.

Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroa Garaian Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Revista Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzako presidentea izan zen.

Politikan, Iruñean zinegotzi (1881), Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatu (1893) eta Bizkaian senatari izan zen. Ez zen ezein alderdi politikotako kide izan; gaztetan, errepublikazale federalista izan zen ideologiaz, baina gerora alde batera utzi zuen joera hori, eta Euskal Herriarenganako —eta, bereziki, Nafarroa Garaiarenganako— maitazarrea izan zuen gidari bere jarduera politikoan.

Testua: wikipedia

OTROS PERSONAJES ILUSTRES:

Humphrey Bogart & Lauren Bacall

Humphrey Bogart & Lauren Bacall

Che Guevara

Che Guevara

Julian Gaiarre

Julian Gaiarre

Marqués de Guirior

Marqués de Guirior

Miguel José Azantza

Miguel José Azantza

Fortunato Agirre

Fortunato Agirre

Regente Magdalena

Regente Magdalena

Maravillas Lamberto

Maravillas Lamberto

Francisco Franco

Francisco Franco

Conde de Lerín

Conde de Lerín

Pedro de Navarra

Pedro de Navarra

Joaquín Zabalza

Joaquín Zabalza

Francisco Yndurain

Francisco Yndurain

Domingo Elizondo

Domingo Elizondo

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.