Inguruneko Mendizaintza zerbitzuko egoitza inauguratu da

Komunikabidea: agoitz.eus

Nasuvinsak eraikin berritzaile bat egokitu du Agoitzen Nafarroako Gobernuko Basozainen egoitza berria izanen dena. Leku berrian zerbitzua emanen zaie eskualdea osatzen duten 14 udalerriei.

Instalazioen inaugurazio ekitaldian, honako hauek egon ziren, besteak beste: Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurune eta Toki Administrazioko kontseilaria; Unai Lako, Agoizko alkatea; Nasuvinsako kudeatzailea, José Mª Aierdi; eskualdeko zenbait alkate eta ordezkari eta Cederna-Garalur elkarteko teknikaria. Egoitza Solanorenak izandako habearteetan (Agoizko industrialdea) egokitu da. Egoitza berria Nasuvinsak sustatu eta Construcciones Leachek exekutatu du, eta elkarte publikoak osorik (egitura eta itxutura guztiak) egurrez egin duen lehen eraikina da. Hirigintza eta etxebizitza elkarte publikoak eraikuntza jasangarrirako berritzaile diren hiru faktore garrantzitsu biltzen ditu.

Komunikabidea: agoitz.eus

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.