Udalbatza txikia aukeratua izan da

Komunikabidea: agoitz.eus

Alkatetzarako hautagai aurkeztu ziren 8 neska mutilen artetik, 12 botorekin, Elena Vicente Martínez izan zen aukeraturik atera zena eta alkate lana egingo du datorren urte guztian Ilazki Elizari Minaren ordezkoa harturik. Zinegotzi eta ordezkari txikiak, agoiztar udalbatza guztia osatu artekoak, zozketa baten bitartez aukeratu ziren.

Aurtengo berritasuna, eta estreinatu berria den udal txikiaren lehen zereginetako bat, aukeraketa bat izan da, hau ere zozketaren bitartez, Erregeen kabalgatan figurante modura parte hartuko duten neskatila eta mutikoena.

Eta abendura heltzean, lan gehiago udalbatza txiki berriarentzat. Hurrengo Eguberrietan Olentzerori eta Errege Magoei harrera egitearen kargua izango da.

Hauek dira Udal txiki berria osatzen dutenak: Alkatea: Elena Vicente Martínez. Zinegotziak: Claudia Aldave Martínez, Argiñe Babiano Arroyo, Markel Barrio Escudero, Arkaitz Cortez Huarte, Eder Goldaracena Eslava, Saioa Meleiro Herrera, Aroa Moreno Iturralde, Leire Rípodas Egea, Mateo Ruiz Baleani, Laila Sigame. Ordezkoak: Leo Bodini Iturri, Iker Itoiz Rípodas, Roberta Mihai.

Komunikabidea: agoitz.eus

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.