«Agoitzen ez ditugu eraso sexistak onartzen»

Komunikabidea: agoitz.eus

Azaroaren 25ean, igandean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin batera, indarkeria matxistak erahildako emakume, seme eta alaba guztien omenez egindako omenaldia gauzatu zen. Gainera, erasotuak, irainduak eta sistema matxista patriarkal honetatik bizirik atera diren emakume guztiei solidaritatea eta sororitatea erakustea da ekintza honen asmoa.

61 kanpai-hots entzun ziren erahildako emakume, seme edo alaben izenean. Eta jotzen zuten bitartean eta banan-banan bakoitzaren izena aipatzen zen artean, plazan mosaiko bat osatuz joan zen. Behin bukatu eta gero, Miguel Goñik eta Aritz Ugaldek «el sonido del silencio» jo zuten beraien guztien oroimenean.

400 pertsona inguruk hartu zuten parte Indarkeria Sexistaren kontrako ziklo honetako ekitaldietan.

Komunikabidea: agoitz.eus

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.