Agoitzeko Independentzia Eguna

Larunbat honetan ospatu eginen da Agoitzeko Independentzia eguna. Horregatik gaurko saioan ERNAI-Agoitzeko kidea den Iñaki Itoiz izan dugu, Independentzia eguna aurkezten. Egun osoko egitaraua prestatu dute, aldarrikapenaz josia. Prestaketetan ordea ez da dena argia izan Goardia Zibilaren jazarpena jasan izan bait dute. Independentziaren aldarria larunbatean ozen entzungo da Agoitzen.

Azken egunetako informazioa eta gero hementxe independentzia eguneko egitaraua.

  • 11:00tan hasiera emango diogu egunari txupinazo batekin elkartean eta gero Agoizko Joaldunak eta Agoizko burrunba izango ditugu kaleetatik.
  • 12:00tan Herri Kirol erakustaldia izango dugu herriko gazteek osatutako taldearekin.
  • 14:30tan Bertso bazkaria egongo da Merkatu Plazan.
  • 17:00tan Ekitaldia burutuko dugu eta gero kalejira musikatua bajeretatik.
  • 22:00tan DJ Jotatxok gerriak mugiaraziko dizkigu elkartean eta egunari amaiera emateko kontzertuak kalean!


Informazio gehigarria: facebook.com

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.