Konposta egiteko gune berria

Duela lau urte martxan jarri ziren agoitzen konposta egiteko guneak, eta asko dira, dagoeneko, horretan parte hartzen dutenak eta haien etxeetan sortutako hondar organikoak egunero gune horietara eramaten dituztenak. ikusirik leku desberdinetan izan den harrera ona, orain gune berri bat prestatu da larrainetako kalean, 24.

Gure asmoa da gune berriak sortzen joatea. Herritarrengandik ahalik eta hurbilen izateko, zerbitzu hobea eskaintzeko eta jendearentzako egiteko erosoa lortzea.

Edozeinek erabiltzen ahal ditu konposta egiteko guneak, eta agoizko udalak eta irati HHS Mankomunitateak praktika hau sustatu nahi dugu. Parte hartu nahi duenak e-mail bat igortzea du mancomunidadirati@hotmail.com –ra edo telefonoz deitzea 609 667 233 zenbakira.

Komunikabidea: agoitz.eus

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.