Aurrepirinioak elkartasuna agertu du berriz ere

Pasa den apirilaren 21ean, agoizko, artzibarko, longida eta inguruko herri eta haranetako herritarrek elkartasuna adierazi zuten artzibarko gorraizko familiarentzako dirua biltzeko antolatutako jaialdian partaidetza masiboa izan baitzen. Su bortitz batek kiskali zituen, duela gutxi, familia horren etxebizitza eta bi ibilgailu.

Eguraldiak ere lagundu zion jaialdiari, eta giro ezin hobean garatu zen. Merkatuko plazan lau orduz aritu ziren herriko musika taldeak, Elurte barne, eta horiek erakarri zituzten herri ekimen horretarako parte-hartzaileak.

Komunikabidea: agoitz.eus

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.