«Euskal presoak Euskal Herrira» lelopean, manifestazio nazionala
AUTOBUSA BILBORA:
Angiluerreka elkartean apuntatzeko, 12 euro. (6 euro langabetu eta ikasleendako).
HERRIRA mugimenduak datorren urtarrilaren 12rako manifestazio nazionala deitu du. Presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua izateko deituta dagoen mobilizazioa da eta bera iragartzeko «Denbora» laburmetraia aurkeztu dute. Lau minututan espetxe barruan denboraren balioa agerian uzten dute. Historia labur bat denboraren garrantzia azpimarratzeko eta herri mobilizazioaren beharra aldarrikatzeko. Espetxeak husteko eta kaleak betetzeko deia sentibera eta indartsua.